48 orduko garapena aztertu nahi zutela iradoki zen, eta gaurko LABIren bilera teknikoaren ondoren albisteak egon daitezke. Azken egunetako egoera okertu egin baita, eta LABIren bilera politikoa deituz gero gerta daiteke neurri osagarriak ezartzeko iragarpena egitea.
Osasun sailburuak astearteko agerraldian aitortu zuen Covid-19ren intzidentzia oso handia dela, gora egiten jarraitzen duela eta, “azken egunetan, erritmo biziagoan egiten duela”. Sagardui sailburuak prebentzio neurriak zorrozteko eskatu zuen, kasu positiboen gorakada eta ZIUetako pertsonen gorakada dela eta.