Covid19 | Datuak egunez egun

Garapen epidemiologikoaren aldagai nagusiak

Aiurri 2021ko api. 19a, 12:55

Euskadiko intzidentzia-tasa 500era gerturatzen ari da, eta Gipuzkoakoa da daturik okerrena (635). Zainketa berezien unitateko okupazioa eta ospitaleratzeen kopurua nabarmen igo da azken egunetan. Badirudi oinarrizko birsorkuntza tasa jaisten ari dela, eta hori epe erdira albiste ona da.

 

Ospitaleratzeak

Datuak eta grafikoa aski esanguratsuak dira. Ez du etenik goranzko joerak.

 

Intzidentzia-tasa metatua

Gipuzkoako egoera askoz txarragoa da. Euskadi osokoa ia 500era iritsi da.

Oinarrizko birsorkuntza-tasa

1aren azpitik dagoenean egoera kontrolpean dagoela diote adituek. Egoera ideal horretara gerturatzen ari da, azken asteetan nabarmen goitik ibili ondoren. Epe erdira horixe da albiste itxaropentsuena.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!