Erremontea

Gaztañaga eta Gurutzeta sagardotegiek lehen garaipenak eskuratu dituzte Sagardoaren txapelketan

Aiurri 2021ko api. 21a, 10:40

Segurolak eta Larragañak (Gaztañaga) garaipena eskuratu zuten Etxarri-Goikoetxea bikotearen aurka (30-26). Goikoetxeak eta Aizpuruk (Gurutzeta) ere garaipena eskuratu zuten Juanenea-Zubiri bikoetaren aurka (30-24).

Partida berdinduak eta oso biziak ikusi ziren bart gaueko Erremontari saioan. Andoaingo Gaztaña sagardotegia aurrera doa txapelketan; baita Goikoetxea eta Ansa urnietarrak ere. Orain arte, maila ezin hobea erakusten ari dira eta datozen partidei begira lanean jarraitu beharko dute. 

Sailkapenean Urriza-Zaldua (Bereziartua), Ansa II-Labaka (Setien), Segurola-Larrañaga (Gaztañaga) eta Goikoetxea V-Aizpuruk (Gurutzeta) launa puntu dituzte partidu bakarra jokatuta. Etxarri eta Barrenetxeak (Oialume Zar) hiru puntu dituzte atzoko bakarra gehituta. Azkenik, Juanenea-Zubiri (Larre Gain) bikotea azken postuan kokatuta daude bi partidetan bi puntu lortuta.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!