Gipuzkoako Herriarteko Txapelketa, palaz, paleta gomaz eta eskuz

Aiurri 2021ko api. 21a, 10:53

Herriarteko txapelketa jokatuko da maiatzetik aurrera; hiru modalitatetan jokatu da, besteak beste, palaz, paleta gomaz eta eskuz. 

Andoain da eskualdeko herri bakarra hiru modalitatetan parte hartuko duena, Gazteleku Pelota Elkartekoen eskutik. Palaz Andoainek soilik hartuko du parte eta Debaren aurka jokatu dute kanpoan hasita, maiatzaren 2an eta 9an. Irabaziz gero, finalerdietara igaroko dira.

Paleta gomaz Andoainek eta Amasa-Villabonak parte hartuko dute. Andoainek Zestoa eta Debaren norgehiagokako garailearen aurka jokatuko du maiatzaren 16an eta bueltakoa maiatzaren 23an. Amasa-Villabonak Anoetaren aurka jokatu du etxean, hauek ere, maiatzaren 16an eta 23an. Bi taldeek irabaziz gero, final laurdenetara igaroko dira. 

Andoainek eta Adunak hartuko dute parte esku pilotan. Etxean jokatzen hasiko dira maiatzaren 16an eta bueltakoa maiatzaren 23an izango da; Andoainek Tolosaren aurka jokatuko du eta Adunak Ataunen aurka. Irabaziz gero, final laurdenetarako txartela eskuratuko dute. 

Pala

  • Andoain - Deba: Maiatzak 2 eta 9, final laurdenak

Esku pilota

  • Andoain - Tolosa: Maiatzak 16 eta 23, final zortzirenak
  • Aduna - Ataun: Maiatzak 16 eta 23, final zortzirenak

Paleta goma

  • Zestoa/Deba - Andoain: Maiatzak 16 eta 23, final zortzirenak
  • Amasa-Villabona - Anoeta: Maiatzak 16 eta 23, final zortzirenak
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!