Plazaolako trenbide zaharra eta bere ondarea ezagutarazteko, jardunaldiak

Xabier Lasa 2021ko api. 22a, 12:24

Burdinako kide eta kolaboratzaileak iraganean, Ortzaikako karobia piztu zutenean

Plazaolako trenbide zaharrari buruzko jardunaldiak antolatu dituzte Leitzan egunotan, Plazaola eta meatzeak: kontatzeko asko duen ondarea izenburupean. Larunbatean, goizez eta arratsaldez egingo diren jardunaldietan, Burdina taldeko Xabier Cabezonek eta Joxerramon Berrondok parte hartuko dute.

Hain zuzen, goizez, dute, Xabier Cabezonek Leitzaran Plazaolaren garaian hitzaldia eskainiko du. Arratsaldean, Bizkotxeko meategi zaharrera ibilaldi gidatua bizikletan antolatu dute, eta Joxeramon Berrondok emango ditu azalpenak.

Jardunaldi horien bitartez, hainbat helburu lortu nahi dituzte. Besteak beste, Trail Gazers proiektuaren berri eman, Plazaola inguruko herritarrei ingurunea ezagutarazten lagundu, eta, komunitate-zentzua eta natur ingurunean bertan ondare eta memoria kolektiboaren ezagutza trukatzeko giroa sustatu.

Hona apirilaren 24ko prestatu duten egitaraua, osorik:

* Goizez: “Plazaola eta Mehatzeak: Kontatzeko asko duen ondarea”, hitzaldi sorta.

09:30-10:00: aurkezpena. Leitzako Udala. Plazaolako Partzuergoa. Bide Berdea tokiko garapen iraunkorraren motor gisa bultzatzeko TrailGazers europar proiektuari buruzko azalpenak emango dituzte.

10:00-10:30. “Ondare inmateriala (Lan dokumental etnografikoa)”. Mikel Ozkoidi (Ondare Etnologiko eta Inmaterialaren Bulegoa).

10:30-11:00. “Leitzaran Plazaolaren garaian”. Xabier Cabezon (Burdina Taldea).

11:30-11:40. Trailgazers proiektuak sortutako bideoaren aurkezpena.

11.40-12:10: “Trenbidearen Ondarea: Plazaola”. Enrique Diez.

12:10-13:30. Solasaldia Kristina Urrutiak gidatuta: “Iraganeko testigantzak leitzarren ahotan”.

 

* Arratsez:

Ikusi, ikasi eta ibili” Ibilaldi gidatua bizikletan.

Joxerramon Berrondoren azalpenekin, “Plazaolaren jatorria: Bixkotx” izenburupean.

17:00. Irteera, Leitzako geltokitik.

18:30. Itzulera.

 

Aforo mugatua izango dute goizeko nahiz arratsaldeko ekitaldiek (127 goizean eta 30 arratsaldean). Izena emateko: 948507204 (Lekunberriko Turismo Bulegoa).

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!