Nafarroako atxiloketen aurkako mobilizazioak egin ditu LAB sindikatuak

Aiurri 2021ko api. 23a, 14:36

Mobilizazioak deitu dituzte gaur Euskal Herri osoan zehar. LAB sindikatuko idazkaritza feministako Eli Etxeberriak hartu du hitza, eta gobernuei eta patronalari mezu garbia luzatu die, Nafarroako polizia operazioa borroka sindikal feminista jopuntuan izan duela kontutan hartuta: “Ez duzue lortuko guk borroka uztea. Borrokan jarraituko dugu emakume guztiok lan baldintza eta bizi baldintza duinak izan arte”.

 

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!