Covid19 | Datuak egunez egun

Asteasu eta Zizurkil perimetralki ixteko baldintzak betetzen dira

Jon Ander Ubeda 2021ko api. 26a, 09:43

Asteburuan datuen egonkortze bat egon bada ere, azken egunetan birusak gogor jo du Gipuzkoan. Eta, ondorioz, baita eskualdean ere. Astelehenetik ostegunera bitarteko datuekin, Asteasu eta Zizurkil konfinatzeko baldintzak betetzen dira. Zehazki, metatutako gutxieneko positiboen kasuan.

Astelehen eguerdian ebazpen berria aterako da, eta udalerri txikiagoen kasuan hiru dira neurriak ezartzeko erabiltzen diren irizpideak:

Osasun Sailaren ebazpenak dioena

 

BAT
“Azken 14 egunotan COVID-19aren kasu positiboen intzidentzia-tasa metatua udalerrian 400ekoa edo handiagoa izatea 100.000 biztanleko”.

Intzidentzia-tasari erreparatu behar zaio, eguerdian. Apirilaren 23an honakoa zen:

  • Asteasu: 448,72.
  • Zizurkil: 724,88.

BI
“Azken 14 egunotan COVID-19aren kasu positiboen intzidentzia-tasa metatua udalerriari dagokion oinarrizko osasun-eremuan 400ekoa edo handiagoa izatea 100.000 biztanleko”.

Intzidentzia-tasari erreparatu behar zaio, astelehenean. Apirilaren 9an honakoa zen:

  • Villabonako Osasun Zentroa: 920,53.

HIRU
Udalerrian COVID-19aren kasu positiboen kopurua azken 7 egunetan 4 baino gehiago izatea.

Aduna eta Zizurkil udalerrietan kopuru hori gainditu da, azken egunetan:

  • +6 Asteasu: Astelehenetik ostegunera bitarteko datuak kontutan hartuta, soilik.
  • +10 Zizurkil: Astelehenetik ostegunera bitarteko datuak kontutan hartuta, soilik.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!