Txokolatezko Guernica, Gernikan

Xabier Lasa 2021ko api. 26a, 10:19

Euskal Gozogileen Fundazioko kideek Guernica artelanaren txokolatezko erreplika Gernikan bertan aurkeztu zuten, atzo. 40 gozogileek elkarlanean jardun dute azken asteetan, eta Europako faxismoak Bizkaiko herrian burutu zuen sarraskiaren 84. urteurrenarekin bat egin nahi izan dute. Tartean, irudian ageri den Joxe Arruti asteasuarra (Arruti gozotegia) eta Joxe Mari Galparsoro andoaindarra (Iñaxi gozotegia) aritu dira. Gozogileak, Andoaingo Keinu euskal jantzien dendak egindako jantziekin agertu ziren Gernikan. Aurkezpen ekitaldiko irudiak, Iranzun Mentxaka kazetariak ETBrentzat egindako erreportajean ikus litezke.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!