Covid19 | Datuak egunez egun

Itxiera perimetralarekin indarrean sartuko diren lau neurri nagusiak

Aiurri 2021ko api. 26a, 20:00

400eko intzidentzia-tasaren mugan asteak eman eta gero, bihartik aurrera itxiera perimetrala ezarriko dute Andoainen. Funtsean, lau neurri nagusi hartuko dira.

Andoainen ezarriko dituzten lau neurri nagusiak

Itxiera perimetrala

  • Soilik jarduera sozioekonomikoetarako baimenduko dute mugikortasuna.
  • Mugakide diren udalerrietara joan gaitezke, erosketak egiteko edo aire libreko kirol jarduerak egiteko.

Bilkura sozialak

  • Gehienez ere lau pertsona elkartu daitezke terraza eta antzekoetan. 
  • Etxebizitzatan soilik bizikideak diren pertsonak elkartu daitezke.

Ostalaritza

  • Galerazita geratuko da ostalaritza-eremuen barrualdean kontsumitzea. Gosarietarako eta bazkarietarako baimenduko da, soilik.

Kirol instalakuntzak

  • Osasun Sailaren protokoloaren arabera, aldagelak itxi egingo dira eta eta barruko kirol jarduera oso lau laguneko taldetan bakarrik egin ahal izango da.

 

Andoaingo alkatearen mezua

Urnietako Udalak, bere eskumenak baliatuz, neurri osagarriak hartu zituen aurreko astean. Andooaingo Udalak oraingoz ez ditu neurri gehigarriak hartuko. Maider Lainez Andoaingo alkateak herritarrei gogorarazi dienez, “andoaindar guztiei osasun neurriak zorrozteko, arriskua gutxitzeko eta gure osasuna eta gure bizilagunena babesteko arduraz jokatzen jarraitzeko eskatu die. Andoaingo herritar guztiei eskatzen diegu babes neurri guztiak errespeta ditzatela, segurtasun-distantziak manten ditzatela eta beti musukoa jarrita eduki dezatela. Denok jarri behar dugu gure alde, lehenbailehen egoera honi buelta emateko”.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!