Covid19 | Datuak egunez egun

Garapen epidemiologikoa udalerri handienetan

Aiurri 2021ko api. 27a, 12:46

Andoainen bi kasu agertu dira, eta aste osoan joera hori mantenduko balitz eremu gorritik irteteko aukerak egon daitezke. Urnietan 2 kasu eman dira eta beste bat gehiago emanez gero, hurrengo astean ere itxiera ezarriko litzateke. Villabonako egoera da eskualdeko okerrena.

Amasa-Villabona

Intzidentzia-tasa oso goian dago, 980,23koan hain zuzen. Osasun sailak erabakiak hartzeko garaian 14 eguneko intzidentzia-tasa kontutan hartzen du, eta aurreko astean kasu positibo ugari egon ziren Villabonan. Zehazki, 33. Oso datu handia da hori, eta dagoeneko hurrengo astean ere itxiera ezarriko da. Gaurko 4 kasu positiboek egoera zail bat irudikatzen dute, epe erdira intzidentzia nabarmen jaistea oztopatuko duena.

Urnieta

Urnietan ere intzidentzia handiko astea igaro da. Aurreko astean 22 kasu positibo eman ziren, eta aste honetan beste 3 gehiago emanez gero, Urnietan hirugarren astez jarraian itxiera ezarriko da. Gaurko 2 kasu berrirekin oso zaila dago itxiera saihestea. Hurrengo sei egunetan oso normala izango da kasu gehiago agertzea, eta ondorioz hainbat egunez intzidentzia 400dik gora egotea.

Andoain

Egoera egonkorra da, eremu laranja eta gorriaren artean. Gaurko 2 kasu positiboak hurrengo egunetako joera bilakatzen badira, eremu gorria saihestu dezake. Astelehenetik igandera 23 kasu ematen badira, itxiera ezarriko da. Gainerakoan, ez.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!