Covid19 | Datuak egunez egun

Intzidentzia-tasa jaisten ari da, baina oraindik ere egoera zaila da ospitaleetan

Aiurri 2021ko api. 29a, 12:49

Ia berrehun lagun daude zainketa berezien unitatean. Oinarrizko birsorkuntza tasa, aldiz, jaisten ari da.

Oinarrizko birsorkuntza tasa 1aren azpitik dago berriro

Hainbat egunez kezkagarria den 1etik gora egon ondoren, gaur Osasun Sailak emandako datuen arabera 0,97an dago Euskadiko birsorkuntza tasa. Gipuzkoan, gainera, 0,95ekoa da.

 

Ospitaleratzeak

Zainketa berezien unitatean egoera ez da batere erraza. Ospitaleratze maila jaisten ari bada ere, UCI-ZIUtako beherakuntza ez da oraindik nabari. 192 daude UCI-ZIUn, duela bi aste 132 zirenean.

 

Intzidentzia-tasa metatua

Gipuzkoakoa 714oa da, Bizkaikoa 456koa eta Arabakoa 397.

 

 

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!