Hauexek dira xehetasunak:
- “Aiurri” taldeko partaideen artean, aste bakoitzeko, Aspillako otar bana zozkatuko da.
- Eskualdeko elikagai ekologikoez gozatzeko aukera izango da, lehiaketak iraun bitartean.
- Kaxaren irabazlea partaideetako bat izango da, ez du zertan irabazlea izan behar. “Onena” ez, baizik eta “parte hartzailea” saritzea erabaki du erredakzio batzordeak.
- Saria eskuratu nahi duenak aste osoko partidak jokatu beharko ditu, nahitaez.
- Astelehenero irabazlearen berri emango da.
- Saridunak ostegunean jasoko du Aspillako otarra.
- Irabazlea Aduna, Amasa-Villabona, Andoain, Asteasu, Larraul, Urnieta eta Zizurkil udalerrietan bizi, ikasi edo lan egiten duena izan daiteke.
Aurreko denboraldian Aiurrik bat egin nahi izan zuen sagardotegien sektorearekin, pandemiak bigarren urtez zuzenean kaltetu baitu.
Oraingoan, berriz, tokian tokiko baserriko produktuak zozkatuko ditugu.
'Aiurri' taldean parte hartzeko aukera zabalik dago. Nola parte hartu?
- Egunean Behin APPa deskargatu behar da parte hartu ahal izateko.
- 'Aiurri' taldean parte hartzeko ESTEKA hauxe da.
- Taldera batu eta joka ezazu, animo.
Aiurriko taldearen xehetasunak horiexek dira. Baina Codesyntaxek bere aldetik lehiaketa orokorraren informazioa zabaldu du.
Egunean Behin, lehiaketa orokorraren informazio guztia
Datorren astelehenean, maiatzak 3, hasiko da Egunean Behin jokoaren 7. denboraldia. EITB izango da denboraldiko babeslea, eta horrekin lotuta sariak bereziki tekno-telebisiboak izango dira. Hamar asteren buruan uztailean amaitzen denean, finala egingo dugu, bai ala bai.
Egunean Behin 7D: maiatzaren 3tik uztaileko zuzeneko finalera arte