Covid19 | Datuak egunez egun

Aduna, Andoain eta Larraul itxiera perimetraletik kanpo

Aiurri 2021ko mai. 3a, 12:44

Amasa-Villabona, Asteasu, Urnieta eta Zizurkil eremu gorrian daude, eta beraz itxiera perimetrala ezartzeko baldintzak betetzen dira.

Aste osoko datuak kontutan hartuta, eta ezustekorik ez badago gaurko ebazpenean, Amasa-Villabona, Asteasu, Urnieta eta Zizurkil udalerrietan itxiera perimetrala astebetez luzatuko da.

5.000 biztanle azpiko udalerriak:

  • Aduna 0 kasu aste osoan
  • Larraul 0 kasu aste osoan
  • Asteasu 7 kasu aste osoan. 4 baino gehiago izan direnez, itxiera ezarriko litzateke.
  • Zizurkil 9 kasu aste osoan. 4 baino gehiago izan direnez, itxiera ezarriko litzateke.

5.000 biztanletik gorako udalerriak:

  • Andoain 29 kasu | 380,30ko intzidentzia
  • Urnieta 11 kasu | 531,49ko intzidentzia
  • Villabona 16 kasu | 828,12ko intzidentzia
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!