Euskal Pilota Kanpusean aisia eta pilota era ezberdinak uztartuko dira. Villabonako berezitasuna den joko garbia eta errebotea, pasaka, eskuz, pala beste batzuen artean. Natura, elkartasuna, hezkidetza eta elikadura osasuntsua jorratu nahi dituzte kanpusean. Eskulanak egiteko eta pilotari profesionalak ezagutzeko aukera ere izango dela jakinarazi dute antolatzaileek. 2009 eta 2014 urteen artean jaiotako neska-mutilentzat irekia dago kanpusa.
- Euskal Pilota Kanpuseko kuota 100€koa izango da eta Behar Zanako pilotariak direnek 80€ko kuota izango dute-.
- Esku Pilota kanpusean arituko direnek berriz 200€ko kuota izango dute eta Behar Zanako pilotariak direnek 180€ko kuota izango dute.