EkonoVID

Indarrean egongo diren neurriak "ahalik eta lasterren" iragartzeko eskatu dio Ostalarien elkarteak Eusko Jaurlaritzari

Aiurri 2021ko mai. 6a, 18:31

Ziurtasuna eskatu diete gobernuari, eta “etxeko lanak" egin ditzatela, maiatzaren 9an alarma egoera amaitu ostean indarrean egongo diren neurriak "ahalik eta lasterren" iragartzeko.

"Dena airean" dagoela deitoratu baitute. Kino Martinez Gipuzkoako Ostalaritzako idazkariak azpimarratu duenez, Euskadiren egoera besteena baino okerragoa da, eta 20:00etan ostalaritza ixten ari den estatu osoko bakarra. Euskadi, Galizia, Asturias eta Kantabriako Ostalaritza eta Turismo elkarteek, 'Iparraldeko Indarra' plataformaren barruan daude eta gaurkoan eskaera hori egin diete euren gobernuei.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!