Covid19 | Datuak egunez egun

6 kasu zenbatu dira eskualdean eta Urnieta eremu gorritik irten berri da

Aiurri 2021ko mai. 7a, 12:37

Zizurkilen 3 kasu zenbatu dira, eta bana Urnietan, Asteasun eta Amasa-Villabonan. Andoainen atzo 8 kasu antzeman ostean, gaur ez da kasurik egon. Eskualdean datuak hobetzen ari dira, nahiz eta oraindik goiz den ondorioak ateratzeko. Urnieta eremu gorritik atera da eta Amasa-Villabona datozen egunetan irtetea espero da, datuak hobetzen jarraitzen badute.

Atzo, 9.326 test diagnostiko egin ziren, eta, haietatik, 619 positiboak izan ziren.

Lurraldeen arabera: 70 Araban, 321 Bizkaian, 222 Gipuzkoan eta 6 Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan.

Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 66  pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVIDa duten 173 pertsona ZIUn daude.

Kutsatze kasuak maiatzaren 3tik maiatzaren 9ra:

HERRIA

MAIA 3 MAIA 4 MAIA 5 MAIA 6 MAIA 7 MAIA 8

MAIA 9

ANDOAIN

4 4 8 0      

URNIETA

1 1 2 1      

ZIZURKIL

0 1 0 3      

VILLABONA

3 1 2 1      

ASTEASU

3 2 1 1      

ADUNA

0 0 0 0      

LARRAUL

0 0 0 0      

GIPUZKOA

246 236 237 222    

Kutsatze kasuak apirilaren 26tik maiatzaren 2ra:

HERRIA

APIR 26 APIR 27 APIR 28 APIR 29 APIR 30 MAIA 1

MAIA 2

ANDOAIN

2 4 4 4 2 1 3

URNIETA

2 4 1 1 1 1 1

ZIZURKIL

1 5 0 3 0 0 0

VILLABONA

4 2 3 2 5 0 0

ASTEASU

0 2 2 3 0 0 0

ADUNA

0 0 0 0 0 0 0

LARRAUL

0 0 0 0 0 0 0

GIPUZKOA

341 356 386 349 281 211
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!