BiziLabe zientzia-tailer irekiak eskainiko dira Adunan eta Amasa-Villabonan

Aiurri 2021ko mai. 7a, 16:11

Maiatzaren 21 eta 22an egingo dira saioak eta doakoak izango dira. Izen-ematea maiatzaren 10ean zabalduko da.

Martxoan, Tolosaldeko bost herrietan egin den bezala, BiziLabe zientzia-tailer irekiak eskualdeko bi herri hautako plazak hartuko ditu, hain zuzen, Aduna eta Amasa-Villabonakoak. 

Gazteak, aisialdi giro batean direla, Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza, Artea eta Matematika alorretan trebatzeko aukera ematen duen egitasmoa da BiziLabe.

Eskolaz kanpoko jardura modura, aurten ikasturte osoko eskaintza iraunkorra izan da Tolosan eta Amasa-Villabonan. Tailer irekiek, berriz, bertan egiten dituzten jarduerak gertutik ezagutzeko aukera emango dute.

10-14 urte bitarteko gazteentzako jarduerak egingo dira bi orduz. Zientzialariek gidatutako tailer praktikoak dira, eta hainbat esperimentu egingo dituzte, lagunartean.

Izen ematea

Saioak doakoak dira, baina osasun-egoera dela eta, neurri guztiak hartze aldera izena ematea beharrezkoa izango da, maiatzaren 17a baino lehen.

  • Amasa-Villabona. Maiatzak 21, ostirala.
    LH 5-6. 17:00-18:00
    DBH 1-2: 18:00-19:00
    Berdura Plazan. Euria egingo balu, udaletxeko arkupeetan
    Adina: 10-14 urte.
    Izen-ematea: tolosaldeagaratzen.eus
  • Aduna. Maiatzak 22, larunbata.
    LH 5-6. 10:30-11:30
    DBH 1-2: 11:45-12:45
    Plazan. Euria egingo balu, frontoian.
    Adina: 10-14 urte.
    Izen-ematea: Liburutegian, kultura@aduna.eus helbidean edo
    tolosaldeagaratzen.eus
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!