Neurri sorta iragarri du:
Iñigo Urkullu Lehendakariak bi helburu nagusi dituela adierazi du: intzidentzia-tasa ahalik eta gehien murriztea eta txertaketa ahalik eta gehien handitzea. Horrekin batera lehendakariak eskatu du “herritarrek erantzukizun indibiduala eta kolektiboa izan dezatela guztion ongiaren alde, hala nola, osasunaren eta bizitzaren alde”.
Lehendakariak azaldu duenez, “joan den apirilaren 26an 100.000 biztanleko 546 kasuko intzidentziarekin goia jo ondoren, pandemiaren bilakaera beheranzko fasean sartu da. Hala ere, presio asistentziala altua da”. Bestalde, gaineratu du txertaketak erritmo onean egiten duela aurrera, “planteatutako helburuak betez: EAEko biztanleen % 15ek immunitate handiena dute, eta % 35ek dosi bat jaso dute, gutxienez”.
Lehendakariak, bukatzeko, babes-neurri guztiak zorrotz betetzea eskatu du: maskara, eskuen garbiketa, aireztapena, pertsonen arteko distantzia, burbuila soziala.