Sustatzaileek adierazten dutenez, irmoki sinesten dute gardentasunaren, eztabaidaren eta elkarrizketa sozialaren premian: “Testu hau landu dugun profesionalok, bai mundu akademikokook zein lehen mailako langileok, honen bitartez, gure lankideak eta gizartea hausnarketa ariketa bat egitera gonbidatzen ditugu. Zertan asmatu dugun eta zertan huts egin dugun ulertzeko. Horretarako, gaur egun eskuragarri ditugun ebidentziak eta zuzeneko testigantzak jaso ditugu. Errespetuzko ikuspegi eraikitzaile batetik, etorkizun hurbilerako konponbideak eta proposamenak jartzen ditugu mahai gainean, krisialdi honetatik ahalik eta ondoen ateratzeko. Baita etorkizun ez hain hurbilerako, etorriko zaizkigun beste krisiei hobe aurre egiteko”.
Medikuak, irakasleak, ikerlariak, ikertzaileak, abokatuak, psikiatrak eta lanbide ezberdinetako adituek parte hartu dute egitasmoan.