Sarek gogora ekarri duenez, "larunbat honetarako, 650 tontor igotzeko erronka luzatu genien euskal herritarrei. Guztira 300 herrietako deialdiak batu ditugu eta 1.500 norbanakok eman dute izena online bestelako mendietara igotzeko intentzioa adieraziz". Gaurkoan izena emandako baino askoz pertsona gehiago igo dira mendietara.