Lan istripu berria salatu deitu dute ELA eta LAB sindikatuek

Sindikatuek emandako datuen arabera, Adunako Kelsen enpresako langilea lanean ari zenean bihotzekoak jota hil zen. Aiurrik jakin duenez, langilea andoaindarra da.

Salaketa egin dute bi euskal sindikatuek, biek baitute ordezkaritza Adunako Kelsen enpresan.

LAB sindikatuak adierazi duenez, ezbeharra atzo gertatu zen. Kartel baten bidez salaketa egin du:

ELA sindikatuak oharra argitara eman du:

 

HERIOTZEZKO LAN-ISTRIPU BERRIA ADUNAKO REFRECTARIOS KELSEN ENPRESAN

ELAk jakin duenez, Adunako REFRECTARIOS KELSEN enpresako 57 urte inguruko langile bat zendu zen astelehenean, lanean zegoenean bihotzeko baten eraginez.

Heriotza berri honekin, dagoeneko 23 lirateke aurten Euskal Herrian lan-istripu baten eraginez 2021.urtearen lehen hilanbete hauetan zehar bizitza galdu duten pertsonak, laugarrena Gipuzkoan.

Hildakoaren senitarteko eta lagunei elkartasun eta babes zintzoena adierazi nahiko genieke lehenik eta behin, baita heriotzazko lan-istripua izan duen langilearen lankideei ere. Badirudi modu honetako lan-istripu hilgarriek (hala nola, ictusak, bihotzekoak etabar) ez dutela lanarekin zerikusirik; aldiz, azken urteetako datuei erreparatzen badiegu ikusiko dugu 2020an lan-istripu baten ondorioz hil ziren langileen %25, istripu ez traumatiko baten eraginez zendu ziren. Aurtengo datuei erreparatuz gero, lanean zendu diren 23 langiletik 5 zendu dira istripu ez traumatiko baten eraginez.

Datuak oso argigarriak direla iruditzen zaigu eta hauen atzean dauden benetako arrazoiak Instituzioek zein Patronalek sakon aztertu beharko lituzketela uste dugu. Estatistika hauen atzean egon litezken arrazoiak zeintzuk izan daitezkeen ez daukagu zalantzarik: lanerritmo jasanezinak, lan baldintza geroz eta kaxkarragoak, lan-karga izugarriak, estresa, etabar.

Labur esanda: PREKARIETATEA.

Lan-harremanetan langile klasearen osasunak eta segurtasunak zentralidadea hartzen ez duen bitartean, ezingo dugu lakra honekin amaitu. Zoritxarrez ondorio lazgarri hauek langile klaseak pairatzen ditu. Borondate politikoa eta enpresarien behin-betiko konpromezua besterik ez dira behar honekin amaitzeko.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!