Beñat Sarasola Gure Eskuko kidea: "Erabakitzeko tresnak behar ditugu herritarron eskura”

Aiurri 2021ko mai. 19a, 07:37

Datorren larunbatean Hamaika Gara ekitaldian parte hartzera deitu du herritarrak, erabakitze eskubidearen aldeko Gure Esku mugimenduak. Tolosako Trianguloa plazan izango da, eguerdiko 12:00tan hasita.

Ekimenaren abestiarekin eta Tolosako hainbat dantzariren laguntzaz, koreografia bat dantzatzea izango da 12:00etan izango den ekitaldiaren ardatza. Hitzordu honetan parte hartzeko gonbidapena luzatzearekin batera, burujabetzarako prozesuan aktibo izan nahi duten herritarrei hiru erronka jarri dizkie Gure Eskuk: erreferendumaren aldeko manifestua sinatu eta kanpainaren eskumuturrekoa janztea, inguruan sinadurak biltzea eta uztailaren 3an Bilboko mobilizazioan parte hartzea.

Herritarron gehiengoak erabaki nahi duela ikustarazi, eta gehiengo hori burujabetzarako prozesuan inplikatzea da Gure Esku beste hainbat eragile sozialekin elkarlanean sustatzen ari den Hamaika Gara ekimenaren helburua. Beñat Sarasola Gure Eskuko kidearen ustez: "Erabakitzeko tresnak behar ditugu herritarron eskura; krisia kudeatzeko eta krisitik nola irtengo garen erabakitzeko. Begirada altxatzen hasteko garaia da, unean-uneko urgentziek zerikusi handia baitute etorkizuneko erronkekin”

Animazio bideo honen bidez azaldu dute ekimena: 

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!