Gipuzkoako Eskolarteko Bertso txapelketako finala zuzenean jarraitzeko aukera izango da Sarobe arte eszenikoen gunean. Lau kanporaketa jokatu dira azken txanpa aurretik: horietan garaile izan direnez gain, beste bi bertsolari sailkatu dira finalerako, puntuazioz.
Honako hau da finalean arituko den seikotea: Joar Garate Rueda, Nerea Isusi Gomez, Naia Arrizabalaga Arrieta, Amets Aizpurua Manzisidor, Ekarin Tolaretxipi Errasti eta Jon Mendiluze Mujika.
Finalera joan ahal izateko gonbidapena eskatu beharko da lotura honetan.