Ane Jalon, Manuel Larramendi Kultur Bazkuneko lehendakari berria

Jon Ander Ubeda 2021ko mai. 29a, 13:47

Ariane Obinetaren lekukoa hartu du euskara elkartearen zuzendaritzan. Ane Jalonek gaurkoan hartu du kargu berria, Urigain kultur etxean ospatu zen batzar nagusian. Telematikoki jarraitzeko aukera izan da, eta denera 20 bazkidek parte hartu dute.

Iazko urtea oso zaila izan da baina aurrera ateratzeko aukera izan du Larramendi Bazkunak. Erronka berriak ditu etorkizunera begira, eta Andoainen egoitza tokiz aldatzeko proposamenak tarte handia hartu du batzarrean. Andoaindik harago eskualdean elkartea biziberritzeko proposamena ere hizpide izan dute. Aiurri argitaratzen duen Erroitz BMren jardunak ere bertakoen interesa piztu du.

Bi orduko batzarraldiaren ondoren, bazkideek ontzat eman dute iazko jarduna eta bidea eman diote urteko plangintzari. Eskertza adierazi diote Ariane Obinetari eta txalo artean hartu dute Ane Jalon. Batzarra Jon Unanue zuzendariak gidatu du, eta batzarraldian zehar bazkide ezberdinek Urigainen bertan eta telematikoki parte hartze aktiboa izan dute.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!