Covid19 | Datuak egunez egun

Tabernak gauerdira arte zabalik egon ahal izango dira Euskadin, ekainaren 2an hasita

Asteazkenean hasita, ostalaritza-guneak gauerdira arte zabalik egon ahal izango dira. Hartara, afariak emateko aukera izango da.

Euskadiko egoera epidemiologikoa nabarmen hobetu da azken asteetan, nahiz eta egun hauetan Araban eta Gipuzkoan oinarrizko birsorkuntza tasa 1etik gora izan. Hori positibotasunaren areagotzearen ondorio da, eta errotik ez bada jaisten eragina izango du hurrengo asteetan. Bereziki, ospitaleetan eta zainketa berezien unitateetan.

 

LABIren agerraldia

Iñigo Urkullu lehendakaria buru dela, eta LABIren Batzorde Teknikoaren irizpenaren eta Biziberri III Planaren gomendio zientifiko-sanitarioak aintzat hartuta, aire zabaleko kirol-jarduerak malgutzea eta jarduerak eteteko ordutegia zabaltzea erabaki da.

Dekretu berrian indarrean dagoen dekretuan jasotako neurri nagusiak mantenduko dira, baina aire zabaleko jarduerak eta jarduerak eteteko ordutegia malgutuko dira. 

Lehendakariak bere agerraldian adierazi du beharrezkoa dela norberaren babeserako neurri guztiak betetzen jarraitzea. "Tunelaren amaieran argia ikusten ari gara, baina zuhurtzia mantendu behar dugu datozen hiru asteetan. Asko aurreratu dugu. Orain helburua da atzera ez egitea", adierazi du.

NEURRI BERRIAK

Dekretu berriak lau aldaketa jasotzen ditu indarrean dagoen Dekretuan jasotako neurriei dagokienez:

  • Aire zabaleko kirol-jarduera pertsona-kopurua mugatu gabe egin ahal izango da.
  • Establezimenduak ixteko eta jarduerak eteteko ordutegia gaueko 12:00-ak arte luzatzen dira.
  • Garraio publikoaren irteteera ordutegia gaueko 12:00-ak arte luzatu ahalko da.
  • Aisialdiko taldeak gehienez 10 lagunekoak izango dira, betiere egonkorrak direla bermatzen bada.


Irizpide horien jarraipena eta ebaluazioa etengabea izango da, eta 20 eguneko epean berrikusiko da, aldez aurretik edozein berregokitze egitea beharrezkoa ez bada.

 

 

 

Erlazionatuak

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!