Donostiako Ategorrieta auzoan 1931ko maiatzaren 27an guardiz zibilek zazpi langile erail zituztela eta, haiek gogoan hartzeko ekitaldia antolatu zen auzoan bertan, joan den larunbatean. Besteak beste, Joxe Otegi historialariak hitzaldia eskaini zuen, biktimen aldeko ekitaldia egin zen Ategorrietako erlojuaren parean, eta Andoaingo Fanfarre Errepublikanoak kantutegi antifaxistarekin kalejira gidatu zuen.