A-15 autobidea erabat itxiko dute asteburuan, Berastegi eta Andoain artean

Aiurri 2021ko eka. 4a, 09:52

A-15 autobidea erabat itxita egongo da asteburu honetan, Belabietako tuneleko obrak egin ahal izateko aurretiazko prestakuntza lanak direla eta. Andoaingo noranzkoan Berastegiko lotunetik aurrera egingo da mozketa, eta, Iruñerako noranzkoan, berriz, Sorabillako lotunetik aurrera.

Mozketaren iraupena ekainaren 4ko 22:00etatik ekainaren 6ko 22:00etara luzatuko da. Adi,, ibilgailu astunek Tolosatik Lekunberrira doan errepidea joatea debekatua izango dute. Hortaz, ibilgailu astunek N-I errepidea hartu beharko dute ordezko bide bezala.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!