Leitzaran bailaran eguerdi aldera jende asko ibili ohi da oinez, lasterka edo bizikletan. Bertan zirenentzat ikusgarria izan zen atzoko erreskatea. 12:00ak pasatxo zirenean, Andoain eta Leitza arteko naturbidean suhiltzaileen presentzia nabarmena zen. Eta airez bi helikoptero geraturatu ziren.
Antza denez, mendi bizikletan zebilen kirolaria erori eta kolpea hartu zuen. 30 urteko kirolaria da, Eusko Jaurlaritzak emandako datuen arabera. SOS Deiatik abisua jaso ondoren, hura erreskatatzera hurbildu ziren suhiltzaileak, Ertzaintza eta Osasun arloko profesionalak.
Azkenik, zauritua Donostia Ospitalera eraman zuten.