Aitziber Ibarbia nagusitu zen T3T mendi maratoian, eta Hassan Ait Chaou hirugarren sailkatu zen

Aiurri 2021ko eka. 14a, 09:31

@BenatIartza

Aitziber Ibarbia zizurkildarra nagusitu zen T3T mendi maratoian, eskualdeko partaidetza polita jaso zuen proban. Gizonezkoetan Hassan Ait Chaou billabonatarra hirugarren helmugaratu zen.  Ugaitz Artola, Asier Aburuza, Asier Rajado, Igor Amantegi edota Jon Ugalde lehen postuetan sailkatu ziren.

T3T

Maratoiaren distantzia duen lasterketa da. Bero ikaragarriarekin egin zuten atzoko lasterketa eta horrek zailtasuna erantsi zion, lehendik ere gogortasun handia duen kirol-probari.

Gizonezkoen artean, Ismail Razga izan zen garaile eta Jaime Romo sailkatu zen bigarren postuan. Lasterketako protagonista, ordea, Hassan Ait Chaou billabonatarra izan zen. Lehen postuan egin zituen maratoiko kilometro gehienak. Tarte ederra ere lortu zuen eta bazirudien berea zuela garaipena.

Azken kilometroetan, ordea, ezina etorri zitzaion. Helmugarako kilometro eskas falta zenean aurreratu zuen Ismail Razgak. Bigarren postuan helmugaratu zen billabonatarra. Denboren neurketak ekarri zuen, ordea, beste ezustekoa. Bigarren taldean ateratako Jaime Romo leondarrak Hassan Ait Chaouren denbora hobetu zuen, bigarren postua lortuz.

Emakumeen artean, Aitziber Ibarbia Beloki zizurkildarra izan zen garaile argia. Laster hartu zuen lasterketaren burua eta alde handia atera zien gainerako korrikalariei. Laiene Arrospide anoetarra izan zen bigarren Tolosako Triangulo plazako helmugan, Aitziberrengandik 46 minutura.

Eskualdeko hainbat mendi lasterkari atera zen T3T lasterketan:

Amasa-Villabona

  • Ait Chaou, Hassan 4:25:02
  • Artola, Ugaitz 4:30:26
  • Artola, Unai 5:56:28
  • Olaiz, Iñaki 7:35:55

Aduna

  • Aburuza, Asier 5:11:45

Asteasu

  • Enriquez, Diego 8:35:11

Zizurkil

  • San Sebastian, Aitor 5:45:45
  • Ibarbia, Aitziber 5:47:43
  • Ansa, Ander 6:04:51
  • Galarza, Iosu 7:28:31

Urnieta

  • Iparragirre, Asier 6:31:20

Andoain

  • Rajado, Asier 4:53:40
  • Amantegui, Igor 4:57:22
  • Ugalde, Jon 5:04:33
  • Iztueta, Lander 6:14:49
  • Telletxea, Iker 6:25:12
  • Arostegi, Jagoba 6:51:49

 

T2T

24 kilometroko lasterketa. Oier Ariznabarreta Agirre durangarra izan zen garaile gizonezkoen mailan. Bi ordutik beherako denbora egiteko asmoz joan zen Ariznabarreta Tolosako probara. Laster hartu zuen aurrea, eta bere buruaren eta erlojuaren aurka aritu behar izan zuen durangarrak. Ez zuen bi orduren azpitik bukatzea lortu, baina probaren errekor berria finkatu zuen. Atzoko eguraldi bero sargoriak ez zion lagundu bere helburuan.

Emakumeen artean, Leire Agirrezabala ibartarra izan zen garaile, 2 ordu 37 minutu eta 33 segundo. Irribarretsu helmugaratu zen korrikalaria, egindako lanarekin gustura.

Eskualdeko hainbat korrikalari lehiatu zen T2T mendi-lasterketan:

Andoain

  • Ibarguren, Aitor 2:44:10
  • Brea Prieto, Alberto 3:24:18
  • Barrasa, Diego 3:37:59
  • Costas, Ruth 3:48:23
  • Olano, Agustin 3:48:30

Amasa-Villabona

  • Iglesias, Igor 2:53:46
  • Menezo, Gorka 3:08:50
  • Pagola, Eneko 3:18:12
  • Kamio, Lierni 3:27:05

Zizurkil

  • Lanzeta, Jon 3:23:04
  • Maiz, Miren 4:20:34
  • Telletxea , Mikel 4:28:26

Asteasu

  • Sarasola, Julen 2:41:38
  • Irazu, Aitor 2:47:12
  • Alkizalete, Jokin 3:33:41
  • Segurola, Maialen 4:22:11
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!