Covid19 | Datuak egunez egun

Neurri aringarri gehiago hartuko dituztela iradoki du Urkullu Lehendakariak

Aiurri 2021ko eka. 18a, 13:14

Gaur arratsaldean LABIren Aholku Batzordearen bilera berria deituta dago. Iñigo Urkulluk goizean Euskadi irratiari aurreratu dionaren arabera, hainbat neurri berrikusiko dira "eta, agian malgutuko dira".

Maskararen inguruan galdetuta, Sanchezek egin duen iragarpenaren bidetik hitz egin du. Alegia, berandu baino lehen kendu egingo dituztela: "Berandu baino lehen izan liteke maskararen erabilera arintzeko erabakia. Agian maskarak kanpoaldean arintzea izan liteke baina barrualdean beharrezkoa izango da erabiltzen jarraitzea".

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!