Hauek dira hartutako erabaki garrantzitsuenak:
- Gaueko jarduera 02:00ak arte luzatuko da.
- Gizarte, kirol eta kultur jardueretan barrualdean 600 lagun biltzeko baimena emango dute. Kanpoan 800. 5.000 pertsonatik gorako edukiera duten instalazioetan, gehieneko edukiera % 30ekoa izango da.
- 6 lagun elkartu ahal izango dira jatetxe eta ostalaritza guneetan, kanpoan zein barrualdean. Barneko edukiera % 50-ean mantenduko da.
- Txokoak eta elkarte gastronomikoak ireki ahal izango dira, ostarlaritzaren irizpide berdinekin. Edukieraren muga % 50-ekoa izango da, eta goizeko bederatzietatik gaueko ordu biak arte irekiko dira.
- Aire librean egiten diren kultura, turismo edo natura bisitetan taldeek 20 pertsona elkartu ahal izango dute. Barnealdean 10 pertsona elkartu ahal izango dira.
- Barruko instalazioetako kirol-jarduera 10 pertsonako taldetan egituratu ahal izango da. Aldageletako edukiera % 50-era arte handituko da.