Berez Azpeitiko Añotako zelaietan egitekoa zen dema, baina jendea biltzeko mugen aurrean apustua Leitzan jokatuko da. Hitzordua ekainaren 26am izango da, 17:30ean hasita. Bi kirolariek adostutakoaren arabera, lanaldia bi ordukoa izango da: 20 kana erdiko aurrena, eta bi orduraino geratzen zaien denbora segan. Kilo gehien biltzen duenak irabaziko du desafioa. Sei mila euro jarri ditu bakoitzak. Xehetasun gehiago Aiurri, datozen egunetan.