COVID-19 bideo-pilulak

Koronabirusaren gakoak. Talde-immunitatearen faktoreak

Aiurri 2021ko eka. 22a, 09:53

Txertatutako populazioaren % 70i buruz hitz egiten denean, sarritan ez dira kontuan hartzen 18 urtetik beherakoak. Kontuan hartu behar da, gainera, birusaren aldaera batzuek, dirudienez, txertoetatik ihes egiten dutela, eta ez dakigu immunitateak zenbat irauten duen. Gure mundu globalizatu honetan, txerto-estalduran dauden desberdintasun handiak konpontzen ez diren bitartean, beti egongo da berragerraldiak gertatzeko arrisku larria.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!