Lurraldebusen zerbitzu berria ezagutaraziko dute Andoainen, Amasa-Villabonan eta Urnietan

Aiurri 2021eko ekainaren 29a

Zerbitzu berria ostegunan jarriko da martxan, eta gaurkoan zerbitzu berriari buruzko argibideak eskainiko dituzte.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak ate irekien jardunaldia antolatu du. Hauexek ordutegiak:

  • 10:00-11:15 Urnieta. Idiazabal kalea.
  • 10:45-12:00 Amasa-Villabona. Kale Berria, elizaren ondoan.
  • 12:15-13:00 Andoain. Makaldegia.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!