Gogor ekin diote bi taldeek lehen partidari eta lehen lau eta erdikoan goi mailako bi pilotari izan dira aurrez aurre, Olatz Arrizabalaga eta Amaia Aldai. Lehia ikusgarri batean, gernikarra nagusitu da 12-7-ko emaitzaz. Binakakoan ere bi aurrelari bizkaitarrak aurrez aurre jarri dituzte Mikel Inuntziagak eta Erlantz Garciak, Mendizabal eta Oses atzelari zituztela. Eta horixe izan da eguneko partidarik orekatu eta lehiatuena, Arrizabalaga-Mendizabalek tanto bakarraz lortu baitute euren bigaren puntua 12-11.
Baina Erlantz Garciaren taldeak ez zuen esku hutsik joan nahi etxera eta jaialdia itxi duen bigarren kaiolakoan, Leire garai gasteiztarrak erraz irabazi dio Etxegariari kolore bakarreko partidan 3-12.