Covid19 | Datuak egunez egun

Sei kasu zenbatu dira Urnietan eta bakarra Andoainen

Aiurri 2021ko eka. 30a, 12:30

Gipuzkoan kasuek nabarmen egin dute gorantz, batez ere, Mallorkako gertakariaren harira. Eskualdean, berriz, egoera nahiko egonkorra da, nahiz eta Urnietan bapatean sei kasu zenbatu diren. UCI-ZIUko okupazioa ez da betere igo eta, oro har, baxua da.

Atzo, 7.262 test diagnostiko egin ziren, eta, haietatik, 303 positiboak izan ziren.

Lurraldeen arabera: 26 Araban, 142 Bizkaian, 132 Gipuzkoan eta 3 Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan.

Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 17 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVIDa duten 33 pertsona ZIUn daude.

Bestalde, ekainaren 21tik 27ra bitartean metatutako datuak aztertu ondoren, ondoriozta daiteke COVID dela eta 4 hildako egon direla.

Kutsatze kasuak ekainaren 29tik aurrera:

HERRIA

EKAI 29 EKAI 30 UZT01 UZT02 UZT03 UZT04

UZT05

ANDOAIN

0 1          

URNIETA

1 6          

ZIZURKIL

0 0          

VILLABONA

1 0          

ASTEASU

0 0          

ADUNA

0 0          

LARRAUL

0 0          

GIPUZKOA

63 132        
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!