N1 errepidearen zorua birgaitzeko lanak, asteburu osoan zehar

Aiurri 2021ko uzt. 2a, 07:29

Gipuzkoako Foru Aldundiak, ohar bidez azaldu duenez, “Lasarte-Oriako N-I errepidean zorua birgaitzeko lanek eragingo dituzten eragozpenak saihesteko, asteburu osoan zehar Donostiara A-15 errepidetik sartzea gomendatzen da”.

 

Lanak Lasarte-Oria parean izango dira, eta Gasteiz-Irun noranzkoan abiatuko dira gaur gaueko 21:00tan hasita.

Larunbatean, berriz, N-I errepidearen kanpoko bi erreietan egingo dute lan, Donostiarako noranzkoan.

Gipuzkoako Foru Aldundiak, ohar bidez azaldu duenez, "Lasarte-Oriako N-I errepidean zorua birgaitzeko lanek eragingo dituzten eragozpenak saihesteko, asteburu osoan zehar, Donostiara A-15 errepidetik sartzea gomendatzen da".

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!