Aurrekontu irekien bigarren fasea

Irune Alfonso 2021ko uzt. 2a, 16:38

Gipuzkoarrek 18 proiekturen artean, bost aukeratu beharko dituzte. 2363 lagunek parte hartutako ekimenaren jarraipena da honakoa. 

Ekainaren 30a eta uztailaren 25a bitarte burutuko da bigarren fasea. Lehenengo fasea otsaila-martxoan egin zen eta, 2.371 proposamen aurkeztu ziren. “Aurrekontu Irekiekin, Gipuzkoako Foru Aldundian partaidetza eta entzute aktiboaren aldeko apustua egin dugu. Herritarren beharrak bertatik bertara ezagutzeko ariketa bat da, eta gure lurraldearen etorkizuna eraikitzeko herritarrek bidali dizkiguten proposamenak lortzeko balio digu”, azaldu du Eider Mendoza, Gobernantzako foru diputatuak.

Mendoza eta Mikel Pagola; Herritarren Partaidetzako foru zuzendaria,  elkarrekin agertu dira hedabideetan ekimenaren inguruko informazioa emateko. Bigarren fasean, bozkaketa jarriko dute martxan; bozkatzeko lau aukera izango dira: 

  • Etxeetara bidaliko diren eskuorriak bete eta gutun horretan bertan helmugan frankeatzeko posta bidali
  • Web orriaren bidez, gipuzkoa.eus/partaidetza atarian
  • Foru Aldundiaren erregistroan eta herrietako erregistro publikoan
  • Aldundian eta Gipuzkoako udaletan jarriko diren herritarren proposamenak biltzeko informazio-bulegoetan.

Gehien bozkatzen diren proiektuak aukeratuak izango dira, aurrekontu Irekien laguntza lerroaren bitartez finantzatzeko, guztira; milioi bat euro emango dira.

Sei adar edo esparrutan banatzen dira 18 proiektuak: 

  1. Enplegua eta aktibazio ekonomikoa (lehen enplegua, lehen enpleguaren bila dabiltzan gazteei zuzendua
  2. Gipuzkoako Basoen Kudeaketarako erakunde bat sortzea; eta klimarekin konprometitutako herritarrentzat erronkak
  3. Gizarte arloa (harrera familiak bilatzeko programa; gizartea eraldatzeko proiektua, zaintzari balioa emateko; eta Uler-saioak eta ulerrizketak, euskara ulertzen ez dutenei zuzenduta)
  4. Gazteria (gazteentzako ikus-entzunezko eduki digitalak sustatzea; gazteen aisia lantzen Gipuzkoako udalerri txikietan; eta teen kanala, mugikorraren bidez kontsumitzen diren edukiak sortuko dituena).  Adinekoak (Alzheimerra dutenentzako psikoestimulazio mintegia Arrasaten; adinekoentzako bizikleta programa; eta belaunaldien arteko Gipuzkoako prototipoa)
  5. Kultura-hezkuntza arloa (artista plastikoei obrak erostea Gordailuaren bilduma osatzeko; kultura eta arkitektura ondarea birgaitzeko eta kontserbatzeko lerro ekonomikoa zabaltzea; eta formatu txikiko kultura-ekitaldia programatzea Gipuzkoa osoan)
  6. Mugikortasun jasangarria (Gipuzkoabizikletaz app-aren diseinua; bidegorrien genero inpaktuaren azterketa; eta landa udalerrietan mugikortasuna hobetzeko azterlana).
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!