Osasungintza erabat publikoa izateko lehen urratsak

Irune Alfonso 2021ko uzt. 2a, 18:43

Ospitale publikoaren kokalekuaren proposamena luzatu dute; Iurreamendiko
kamioien parkingean. 

Eskualdean ospitale publikoa izateren erabakia hartu zen iazko urte hasieran eta dagoeneko hasi dira lehen urratsak ematen. Horregatik ELA-LAB sindikatuek ospitale publikoak izan beharko dituen ezinbesteko ezaugarriak azaldu dituzte gaurko prentsaaurrekoan. 

Aldez aurretik, ospitalearen eredua zein izango den jakitearen beharra adierazi da, izan ere, Eusko Jaurlaritza egiten ari den plan funtziolaren gaineko informaziorik ez dutela aipatu dute. Gainera, urteetan ospitale publikoa eskatu duten langile eta herritarren eskubideak aldarrikatu dituzte; gainontzeko eskualdeetako ospitaleen ezaugarriak dituen ospitalea, Tolosaldean izatea hain zuzen. 

Langileei dagokionez, Asuncion klinikako langileak barruan egongo diren ospitalea izango dela adierazi dute. Azken hamarkadan Tolosaldeko herritarrak hartatu dituztela esan baitute, eskualdeko ospitalearen funtzioa betez eta adierazi dute, zerbitzu hori, beste eskualdeetako ospital publikoak baino langile gutxiago eta baldintza okerragoetan izan dela. 

Beraz, Tolosaldeko osasun arretaren egoera eskasa, enpresa pribatu batek kudeatzaren ondorioa dela aipatu dute. Horregatik, La Asuncion klinikako langileak hurrengoa eskatzen dute: 

  • La Asuncion klinikako langileak
    SUBROGATUAK izatea
  • Olatz Peon alkate duen udalari ardura hartzea
  • La Asuncion klnikako langileak ez dituen ospitale publikorik ez onartzea

Azkenik, osasungintza ehuneko ehun publikoa izan behar duela azpimarratu dute eta hori lortzeko mobilizatzen jarraituko dutela adierazi. 

 

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!