Andoainen, Amasa-Villabonan eta Zizurkilen jokatuko da Donosti Cup

Aiurri 2021ko uzt. 3a, 09:55

Astelehenean, uztailak 5, abian jarriko da Donosti Cup jaialdiaren 29. edizioa. Gipuzkoa osoko haur eta gaztetxoentzat erreferentziazko txapelketa da. Eta ez da gutxiago nazioarteko dozenaka talderentzat, Donostiara hurbildu eta bertan lehiatzeko aukera eskainiko zaielako. Hamabost maila ezberdinetan antolatu dute txapelketa, mutilen mailako 9 eta nesken mailako 6.

Andoaingo Ubitarte futbol zelaian hainbat partida jokatuko dira, astelehenean hasita. Atzerrikoen artean AEBtako West Coast, Frantziako Cap Jeunes edota Espainiako Levante eta Union Madrid taldeak. Euskaldunen artean Urnieta, Tolosa, Añorga, Anaitasuna edota Touring taldeak. Astelehenetik asteazkenera ligaskako partidak jokatuko dira, eta ostegunean buruz burukoak. Partiden egutegia, klik bakarrera

Zizurkilgo Danena futbol zelaian aste osoan jokatuko dira partidak. Astelehenetik ostiralera, beraz, Donosti Cup lehiaketa bertatik bertara ikusteko aukera izango da. Estatu mailako taldeak hurbilduko dira, eta baita Euskal Herriko asko ere. Kataluniako eta Madrid aldeko taldeak ariko dira, eta baita Danena, Euskalduna, Sanse, Tolosa edota Martutene. Partidak goizez eta arratsaldez jokatuko dira. Partiden egutegia, klik bakarrera

Amasa-Villabonako futbol zelaian jokatuko dira hainbat partida ere, eta lehen egunetan Arratzaingo zelaian euskal taldeak nagusituko dira. Ostegunean eta ostiralean buruz burukoak jokatuko dira. Billabona, Euskalduna, Danena eskualdeko taldeez gain, bertan ariko dira Real Sociedad, Añorga, Antiguoko eta abar. Partiden egutegia, klik bakarrera

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!