Covid19 | Datuak egunez egun

34 kasu zenbatu dira eskualdean, horietatik 24 Urnietan

Aiurri 2021ko uzt. 5a, 12:38

Gipuzkoan eta eskualdean kasuek nabarmen egin dute gorantz. Urnietan zenbatu dira kasu gehien, seguruenik, Hernaniko egoera epidemiologikoarekin bat eginda. Aiztondon, oraingoz, egoera nahiko egonkorra da, nahiz eta Asteasun 5 kasu zenbatu diren azken hiru egunetan. 

Atzo, 5.305 test diagnostiko egin ziren, eta, haietatik, 367 positiboak izan ziren.

 Lurraldeen arabera: 34 Araban, 178 Bizkaian, 146 Gipuzkoan eta 9 Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan.

 Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 9  pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVIDa duten 36 pertsona ZIUn daude. 

Urnieta eremu gorrian sartu da

Ziurrenik Hernaniko agerraldiaren ondorioz, Urnietan azken egunetan nabaren igor da positibotasuna. Gaurko datuarekin 692,54ra igo da.

Andoain Hernanialdeko agerralditik salbu

Positiboak izan dira azken astean baina badirudi Hernaniko agerralditik slabu dagoela. Azken zazpi egunetan 10 positibo eta 86,74koa da intzidentzia.

Kutsatze kasuak ekainaren 29tik aurrera:

HERRIA

EKAI 29 EKAI 30 UZT01 UZT02 UZT03 UZT04

UZT05

ANDOAIN

0 1 3 4 1 0 1

URNIETA

1 6 5 6 9 8 7

ZIZURKIL

0 0 0 0 1 1 0

VILLABONA

1 0 0 0 0 1 0

ASTEASU

0 0 0 0 0 1 4

ADUNA

0 0 0 0 0 0 0

LARRAUL

0 0 0 0 0 0 0

GIPUZKOA

63 132 165 170 247 150
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!