Covid19 | Datuak egunez egun

Nerabeak eta gazteak txertatzeko aukera, ostiralean hasita

Aiurri 2021ko uzt. 6a, 19:48

Gaurkoan Sagardui sailburuak adierazi duenez, 16-29 urte bitarteko gazteek Osakidetzako webgunean txertoa eskatzeko ordua hartu ahal izango dute. Ostiralean aktibatuko dute aukera hori, eta uztailean eta abuztuan zehar txertatu ahal izango dira.

Agerraldiak datu bidez:

  • Hernani-Urnieta-Astigarraga agerraldiarekin lotutako kasuak: 342 positibo.
  • Mallorcako kurtso-amaierako bidaietako agerraldiarekin lotutako kasuak: 297 positibo.
  • Salouko kurtso-amaierako bidaiako agerraldiarekin lotutako kasuak: 107 positibo.
  • Eta Conileko bidaiarekin lotutako kasuak: 32 positibo.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!