Botiloiak, 'ez jaiak' eta pertsonen pilaketak sortzen dituzten ekitaldiak debekatuko ditu Eusko Jaurlaritzak

Aiurri 2021ko uzt. 7a, 18:55

LABIren Aholku Batzordearen bileraren ostean  Iñigo Urkullu lehendakariak agerraldia egin du. Pilaketak eragingo dituen edozein ospakizun galeraziko duela adierazteaz gain, birusari aurre egiteko Bizi Berri plana eguneratu dutela iragarri du.

Prebentzio pertsonaleko eta komunitarioko oinarrizko neurriak berriz ere erdigunean jartzeko deia egin du Urkullu lehendakariak. Jarraian, honako hau erantsi du: "Funtsezkoa da ez parte hartzea prebentzio-neurririk ez duten pertsonak biltzen dituzten topaketetan, jaietan edo ekitaldietan; ez kanpoan, ez barruan". 

Horrez gain mahaigaineratu du beste hainbat neurri hartzeko aukera, baldin eta egungo joerak jarraitzen badu, eta, ondorioz, ospitale-presioa areagotzen bada; hala nola, merkataritza, gizarte eta kultura jarduerak ixteko muga-ordutegia aurreratzea.

Aurrerantzean  honela neurtuko da tokian tokiko egoera epidemiologikoaren larritasuna:

  • Transmisio baxua: 100.000 biztanleko 0 eta 60 arteko intzidentzia-tasarekin.
  • Transmisio moderatua: 100.000 biztanleko 60 150 bitarteko intzidentzia-tasarekin.
  • Transmisio Tentsionatua: 100.000 biztanleko 150 300 bitarteko intzidentzia-tasarekin.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!