Indartsu ekin zioten bi taldeek jardunaldiari, Miren Larrarte eta Olatz Arrizabalaga aukeratu zituzten lehen norgehiagokarako eta bi pilotariek partida ikusgarria eskaini zuten, oso borrokatua eta ondo jokatua. Azkenerako, gernikarra nagusitu zen (9-12) eta buruz buru partidarik galdu gabe jarraitzen du.
Dena den, Su Berri taldeko aurrelariak garaipen garrantzitsua eskuratu zuen, Capellanen ordez aritu zen Arrate Bergararren laguntzarekin, 12-7 nagusitu baitira Nora Mendizabal eta Olatz Arrizabalagaren aurka.
Hirugarren partidan Mirian Arraiza eta Madalen Etxegarai aritu ziren elkarren aurka eta oñatiar gaztea nagusitasunez gailendu zen, 6-12ko emaitzarekin, eta jardunaldiko garaipena Mikel Inuntziagaren taldeari eman zioten.
- Miren Larrarte 9/ Olatz Arrizabalaga 12
- Arrate Bergara-Miren Larrarte 12 / Nora Mendizabal-Olatz Arrizabalaga 7
- Mirian Arraiza 6/ Madalen Etxegarai 12