Barrura begiratzeko aukera, uztailaren 24an

Aiurri 2021eko uztailaren 14a

Ongizate fisikoa zein emozionala ardatz, egun oso bateko erretiroa antolatu dute zenbait kidek hilaren 24an. "Nork bere burua hobeto ezagutzeko" parada egin nahi diete herritarrei, era parte-hartzailean bezain zirkularrean, "espazio seguru batean".

Askotariko espazioak elkarbanatzeko asmoa dute:

  • Hilerokoarekin erlazionatutako Yoga eta meditazioa.
  • Barrenak askatzeko zirkuluak eta hilerokoari buruzko tailerrak. Gure bizitzan duen eragina. Hilerokoaren minen inguruan hitz egingo dugu.
  • Sexualitatearen gaineko hizketaldia eta tailerra: desikasteko prozesua eta sexualitate taoistara hurbilpena.

Gainera, esperientziak barne hartzen ditu bazkaria (beganoa) eta mendian kokatutako historiaz beteriko baserri batean eguna pasatzeko aukerak.

Plaza mugatuak daude; hortaz, ahalik eta azkarren antolatzaileekin kontaktuan jartzea gomendatzen dizuegu.

  • Informazioa eta kontaktua: 635 71 67 09
  • Data: 2021eko uztailaren 24a, larunbata.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!