Covid19 | Datuak egunez egun

Gaueko bilkurak mugatzeko dekretua gauerdian sartuko da indarrean

Aiurri 2021ko uzt. 15a, 11:53

Arau berriak ez du galerazi hitza zehazki aipatzen, baina asmoa argia da: “00:00etatik 06:00etara bitartean, bizikideak ez diren pertsona-multzoak edo jende-pilaketak ezingo dira egon parkeetan, lorategietan, hondartzetan, kirol-eremuetan, irristaketa edo skate pistetan edo aire libreko antzeko erabilera publikoko espazioetan, ez eta portuei eta itsas pasealekuei dagozkien espazio publikoetan ere”.

LABI teknikoak adierazpena egin eta gero, Urkullu Lehendakariak araudi berria sinatu du. Indarrean dagoen araudiari eusten zaio, neurri osagarriarekin: “Pertsonen pilaketa dakarten bilkuretan, festetan edo ekitaldietan –ez kanpoan, ez barruan– parte ez hartzeko betebeharra”.

UDALERRIEN ESKU BETEARAZTEA

Udalei dagokie "gune horiek antolatzea", dio araudiak.

Dekretuak 2021eko uztailaren 16ko 00:00etatik aurrera izango ditu ondorioak.

Erlazionatuak

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!