Ibilbidea 224 kilometrokoa izango da. Klasikoaren lehenengo zatian, Gipuzkoako kostalde osoa zeharkatuko da, eta, gehienbat, laua da. Ihesaldirako eremu ona den arren, lehia handikoa izango da. Laisekak egin du ibilbidea eta honela definitu du lasterketaren amaiera: "Lasterketaren bigarren zatian, mendia agertuko da, Jaizkibeletik eta Erlaitzetik igarotzean. Indartsuenek zeresan handia izango dute lasterketaren bilakaeran.
Txirrindulariak helmugatik igaroko dira Murgilerako azken igoerari ekin baino lehen. Igoera laburra den arren aldapa gogor-gogorrak dituenez, taldea banatuko du ezinbestean. Gailurretik, 8 kilometro-edo geratuko dira helmugarako, eta, horren ondorioz, garrantzitsua da ondo kokatuta joatea Igeldotik jaitsitakoan".