Zakurrak eta heziketa

Zakurraren heziketa eta gomendioak Ingrid Etxeberriaren eskutik

Aiurri 2021ko uzt. 16a, 13:04

Ingrid Etxeberria zakurren psikologia aztertzen dituen hezitzaile eta aholkulari andoaindarra da. Aiurrin atala berezia edukiko dut eta noizean behin gomendioak emango ditu. Ez hori bakarrik, irailetik aurrera bideoa ere egiten hasiko da. 

"Errefortzu positiboaren printzipioa du oinarri nik lantzen dudan hezibideak. Zakurrek, gizakien gisa, errazago ikasten dute erakusten badiegu zer nahi dugun beraiek egin dezaten, eta horretarako, saritzearen estimuluak berebiziko garrantzia dauka. Zigorrez, beldurrez, mehatxuez... baliatzen den hezibidea kaltegarria da, horrela ez zaio irakasten zein den jokabide egokia.

Gizakiekin baliagarri diren metodoetan sinesten dut, jokabide desegokiak aldatzea helburu dutenean. Zakurren inguruarekin, eguneroko errutinarekin edo zakurrak maite dituen zenbait gauzekin (jana, jostailuak...) jokatuz eta kontrolatuz, frogatu da alda ditzakegula zakurraren jokabideak".

Zakurren hizkuntza Ingrid Etxeberriaren eskutik:

Informazio gehiago eta kontaktua ondorengo estekan: www.HeziKan.com 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!