Julen Gabirondo txapeldun eta Malou Henriksen hirugarren, Azkartasuneko Sega Txapelketan

Aiurri 2021ko uzt. 19a, 10:23

Gipuzkoako Azkartasuneko Sega Txapelketa jokatu zen Zizurkilen, Nekola baserriko lur sailetan, atzo, eta bertan Gabirondo urnietarrak sega munduan, une honetan, pareko aurkaririk ez daukala erakutsi zuen beste behin, ez arnas luzeko lanetan eta ezta lan laburretan ere; urnietarra Bizkaian jokatzekoa den Euskal Herriko txapelketari begira jarri da jada. Malou Henriksen andoaindarra hirugarren sailkatu zen emakumezkoen mailan, saio txukuna egin ostean. Argazki galeria eta bideoak, klik batera:

Gipuzkoako Heri Kirolen Federazioak antolatuta, bi saio egin behar izan zituzten segalariek, belar sailak nork ebaki azkarrago eta txukunago. Jose Anjel Sarasolak aurkeztu zuen kirol neurketa.

Emakumezkoek 50 metro karratuko belar sailei egin behar izan zieten aurre:

 

Gizonezkoek, berriz, 100 metro karratuko sailei:

 

Sailkapen orokorra, bi mailetan

Emakumezkoetan:

1.- Alaitz Imaz (Hernialde): 03:49.

2.- Ainara Otamendi (Ibarra): 03:55.

3.- Malou Henriksen (Andoain): 04:55.

4.- Jugatx Agirre (Berastegi): 06:51.

5.- Garazi Urkiola (Donostia): 07:29.

 

Gizonezkoetan:

1.- Julen Gabirondo (Urnieta): 04:54.

2.- Suharri Irazustabarrena (Astigarraga): 05:41.

3.- Mikel Lizartza (Tolosa): 05:51.

4.- Jon Otegi (Oiartzun): 06:02.

Lehiaketa amaitu ostean, Malou Henriksenen, Suharri Irazustabarrenaren eta Julen Gabirondoren adierazpenak jaso zituen Aiurrik.

Malou Henriksen:

Suharri Irazustabarrena eta Julen Gabirondo:

 

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!