Amak taldea: "Erabil nazazu" eta "Zure izena" abestiak

Xabier Lasa 2021ko uzt. 20a, 13:46

Amak taldeak kontzertua eskaini zuen Andoainen, Goikoplazan, uztailaren 16an. Amaia Oreja, Maixa Lizarribar, Alaitz Telletxea eta Kristina Solano musikariek bizitasun handiko kontzertua osatu zuten, eurek sortutako abestiekin eta euskal tradiziotik jasotakoekin. Amak izeneko diskoa aurkeztu zuten; zortzi abesti biltzen ditu diskoak, eta amatasuna eta emakume izatea ditu ardatz. Andoainen abestutako bi abesti, "Erabil nazazu" eta "Zure izena", bideoetan ikusgai:

* Euskara zaintzeaz eta erabiltzeaz mintzatzen den "Erabil nazazu":

 

* Emakume baserritarrari gorazarre egiten dion "Zure izena":

 

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!